Bihar hasi, eta igandera bitartean San Pedro jaiak ospatuko dituzte Mutiloan
Bihar iluntzean aterako dute udaletxeko balkoira txerri gorria, eta hala, ekingo diete mutiloarrek aurtengo San Pedro jaiei. Bihar hasi, eta igandera arte izango da Mutiloa festetan, eta egun horietan, era askotako ekitaldiak izango dituzte.
Euskal Herriko herri guztietan izan ohi dute janak eta edanak presentzia nabarmena, eta Mutiloan ere hori bistakoa da. Izan ere, lehenego eguneko ekitaldi nagusia patata tortilla lehiaketa izango da. Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak azaldu duenez «15 bat bikotek hartuko dute parte, eta prestatutako tortillak dastatzeko aukera izango du jendeak».
Ugaldek festetako ekitaldi esanguratsuena ostiraleko sagardo dastaketa izango dela azaldu du. Urtetik urtera Goierrin sona hartzen joan da, eta aurtengoan ere aurreikuspen «onak» dituzte. Mutiloako alkateak eguraldiak ere «eragina» izan ohi duela gogoratu du, baina hala ere, jende «ugari» bertaratzea espero du.
Ugaldek sagardo dastaketaz gain, aurten ere Mutiloan hain eurena duten txerri harrapaketa egingo dute aipatu du. Larunbatean, gainera, herri afaria egingo dute. Era berean, igandeko herri kirol erakustaldia polita izango dela adierazi du alkateak.
EGITARAUA
Bihar
- 18:30ean: Mutiloako VI. pala lehiaketako finala, eta 3. eta 4. postuko pilota partidak eta sari banaketa.
- 19:15ean: Festei hasiera emateko txerria jarriko dute udaletxeko balkoian.
- 19:30ean: XVII. patata tortilla lehiaketa. Ondoren, lehiaketan prestatutako tortillak gerturatzen direnen artean banatuko dira. Lehiaketan parte hartzeko Ostatun eman behar da izena. Patata tortillari laguntzeko ardoa banatuko da.
- 20:00etan: Toka lehiaketa herritarrentzat. Bi sari izango dira, bata emakume onenarentzat eta bestea gizon onenarentzat.
- Iluntzean: Irati eta Julen trikitaliek alaituko dute giroa.
- 20:00etan: XXII. sagardo dastaketa egingo dute 26 sagardotegitako sagardoa izango da dastagai. Taloak eta pintxoak txorizo nahiz ta gaztarekin erosi ahal izango dira. Ondoren, nahi dutenek oilasko errea jateko aukera izango dute.
- 24:00etatik aurrera: Joselu Anaiak taldearen eskutik dantzaldia izango da goizaldera arte.
- Eguerdian: Bazkaldu baino lehenagoko poteoa.
- 14:00etan: Gazte bazkaria egingo dute.
- 17:00etan: Haurrentzako puzgarriak, jolasak eta merienda izango dira.
- 21:00etan: Herri afaria egingo dute. Afariaren aurretik, ardo banaketa izango da. Mozorro gaua egingo dute.
- 23:00etan: Txerri harrapaketa egingo dute.
- 24:00etatik aurrera: Salda badago eta Guri5 taldeen eskutik dantzaldia izango da goizaldera arte. Dantzan hasi baino lehen, argazki lehiaketako sari-banaketa egingo da.
- Goizean: Goiz eresia izango dute Segurako txistularien eskutik.
- 11:00etan: Bola lehiaketa egingo dute. Lehenengo eta bigarren sailkatzen direnentzako eta herriko irabazlearentzako izango dira sariak. Parte hartzeko epea 12:00etan bukatuko da, eta goizez bakarrik izango da.
- 11:00etan: Meza. Ondoren, Gabiriako Goruntz dantza taldeak emanaldia egingo du.
- Bazkal aurretik: Elustondo Anai-arrebak trikitilari bikoteak alaituko du giroa.
- 18:30ean: Herri kirol erakustaldia. Azurmendi, Ugarteburu, Jauregi eta Larrañaga aizkoran arituko dira, eta Izeta III, berriz, harriak jasotzen. Herri kirol saioa bukatu ondoren, Elustondo Anai-arrebak trikitilarien eskutik erromeria izango da.