Danborrada eta Esku Dantzarako hitzorduak
Jaietako nagusien danborradan parte hartu nahi dutenek elkarteetan jarriko diren zerrendetan eman beharko dute izena ekainaren 27tik aurrera. Era berean, ostiralean, santanazaleen Esku Dantzan parte hartuko dutenen bilera egingo da 20:00etan Barrenan. Haurren danborradako entseguekin ere, ekainaren 30ean hasiko dira Villa Eugeniako patioan 20:00etan.