Euskara ikastaroetarako diru laguntzen epeak
Ordiziako Udalak gogorarazi duenez, euskara eskoletarako diru-laguntzak aurkezteko epea uztailaren 8a bitartean izango da. 16 urtetik gorakoentzako laguntzak izango dira eta ikastaroan gutxienez % 85etik gorako asistentzia egiaztatu beharko da. Herritarren Arretarako Bulegoan egin beharko dira eskaerak.