Txiste eta pasadizo lehiaketako sari banaketa
Txiste eta pasadizo idatzien lehiaketaren sari banaketa eta Mintzalagun jaia uztartu ditu aurten ere Goiztiri AEK-k. Giro goxoan, joan zen asteartean egin zuten ekitaldian Idoia Lizarralde, Nagore Etxezarreta eta iluntzeko B1 taldea izendatu zituzten lehiaketako irabazle, urrenez urren. Aldez aurretik, Olatz Pagaldaien Erdaldun berriaren kluba antzezlanaz gozatzeko aukera izan zuten.