Uda Goierrin igaroko duten haur saharar batzuk iritsi dira
Loiuko aireportura (Loiu, Bizkaia) gaur 10:30a aldera iritsi dira uda garaia Euskal Herrian igaroko duten hainbat haur saharar. Gaur 153 haur ailegatu dira, eta bihar beste horrenbeste etorriko dira. Goierri beheko familiek lau haur hartuko dituzte. Gaur bi iritsi dira —beste biak bihar—, eta biak Ataunen egongo dira, irailera arte.
Oporrak bakean ekimeneko harrera programa da. Saharako bizilagunek desertuko errefuxiatu kanpamenduetan dituzte baldintza gogorrak aritzen laguntzeko, haurrek Euskal Herrian pasatzen dituzte bi hilabete. Basamortuko tenperatura altuak saihesten dituzte, eta mediku azterketa ere egiten diete, besteak beste.