Zirkulazio aldaketa, biribilguneko obra dela eta
Legazpiko industrialdeko biribilguneko obra dela eta, atzotik Urretxutik Legazpira doazen autoak ezin dira zuzenean industrialdera sartu. Saturnino Telleria kaleko biribilgunera joan behar dira eta bertan buelta eman, Legazpitik Urretxura doazen autoak bakarrik sar baitaitezke industrialdera. Aldaketa horrek bi aste iraungo du.