Zumarragako Ospitalea ireki zutela 30 urte bete dira
Gaur eguerdian Zumarragako Ospitalea ireki zutela 30 urte bete direla ospatu dute ospitaleko Kizkitza aretoan. Ospakizunean ospitalea ireki zutenetik bertan lanean ari diren profesionalei aitortza egin diete eta Josu Maroto margolari zumarragarrak egindako ospitaleko marrazki bana banatu diete. Ekitaldia emozioz beteta egon da. Bi erizainek aurkezpen lanak egin dituzte eta bietan beteranena emozionatu egin da dagoeneko euren artean ez dauden lankideak gogoratu dituenean. Irrintzi dantza taldeko dantzariek aurreskua dantzatu dute eta Gorka Azkaratek bertsoak jarri ditu.

Ekitaldian Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako osasun sailburua, Jon Etxebrria Osakidetzako zuzendaria eta Teresa Garmendia Urola garaia eta Goierriko ESIko kudeatzaileak hartu dute hitza. Guztiek Zumarragako Ospitalearen ezaugarrien artean bost nabarmendu dituzte: gertukoa izatea, lantaldearen arteko lotura sendoak, prestigioa, kalitatea eta modernotasuna.
Zumarragako Ospitalea 1984an ireki zuten. Urte batzuk lehenagotik jada Urola, Goierri eta Deba bailaretako herritar andanak ospitalen beharra aldarrikatzen ari ziren kaleetan. Egungo Erakunde Sanitario Integratuak zazpi arreta gune hartzen ditu ospitaleaz gain, arreta gune horiek Urola eta Goierrin sabakanatuta daude. Guztira 800 lagunek egiten dute lan bertan eta 95.000 inguru biztanleri arreta ematen diete.
The post Zumarragako Ospitalea ireki zutela 30 urte bete dira appeared first on Otamotz.