Elosegi kaleko bihurgunea eraldatuko dute, Lazkaon
Lazkaoko Udalak leundu egingo du Elosegi 24 eta Areso 3 arteko bihurgunea, eta astelehenean hasiko ditu obrak. Bidearen bi aldetako ertzak jango dituzte, espaloiei zati bat kenduta, ibilgailuentzat erosoago izan dadin. Trafikoa norabide bakarrean izango da eremu horretan: herrirantz sartzeko soilik. Irteera, Maizpide atzeko bidexkatik jarriko dute, Antzaldetik barrena joanda. Zelaiko Beasain alderako autobus geltokia, Maizpi elkarte ingurura aldatuko da, saihesbide aldera