Garroren ‘Gerra txikia’ aukeratu dute Liluraturan
Gerriko kultur elkarteak sustatzen duen Liluratura literatura solasaldietarako, hurrengo liburua Lander Garro idazle errenteriarraren Gerra txikia izango da. Irakurleei eta literatura zaleei hori irakurtzeko deia egin die elkarteak, udan. Udazkenean egingo dute liburuaz solasaldia, Garrorekin.