«Lesio bat dela eta, New York-eko maratoia egin gabe geratu nintzen»
Bolitas Anaiak taldeko kidea da Fernando Monasterio (Iruñea, 1969) eskiatzaile eta korrikalari altzagarra. Emaztearekin fisioterapia zentroa du Oñatin .
Noiztik zara korrikalaria?
Berandu hasi nintzen, 30 urterekin. Ordurarte eskalatu edo eskiatu egiten nuen, eta korri egitea osagarria zen.
Goierriko lasterketa bat.
Zegamako maratoia. Giro hoberena du, eta bertan bizi izan ditut emoziorik sakonenak.
Zein lasterketa egingo zenuke?
New York-eko maratoia. Duela lau urte lesio bat dela eta egin gabe geratu nintzen eta.
Eskia ala korrika?
Eskia 15 urte nituenetik egin dut, Pirinioetan, Alpeetan zein Himalayan. Eskiatzen bizi izan ditut esperientzia onenak. Zoragarria da mendia neguan.
Mendia ala itsasoa?
Mendizalea naiz. Itsasoa ere gustuko dut, baina hondartzetako jende pilaketarik gabe.
Musika talde bat.
U2.
Abesti bat.
The Stranglersen Golden brown.
Pelikula bat.
La leyenda de Bagger Vance, Robert Refordena.
Liburu bat.
Joe Simpsonen Touching de void.
Janari bat.
Edozein entsalada mota.
Edari bat.
Otorduetan ardo beltza, bestela garagardoa.
Oporretarako leku bat.
Mendia duen, eta jende gutxi dagoen edozein leku.
Amets bat.
Zoriontsu izatea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Hiru seme-alaben besarkadak.
Goierriko txoko bat.
Enirio, Aralarren.