Arriarango San Pedro jaiak hasi dira
Gaur Arriarango San Pedro jaiak hasi dira. Pilota partidak jokatu dituzte eta orain afaltzen ari dira, Matxain eta Urdangarin trikitilariekin. Bihar, 11:00etan hamaiketakoa egingo dute txistulari eta bertsolariekin, 12:00etan meza egongo da, 13:00etan herri kirol saioa hasiko da, 14:30ean bazkaria egingo dute eta ondoren mus, punttu eta toka txapelketak jokatuko dituzte eta haur jolasak egongo dira. 19:00etan Arriantxori su emango diote.