Attiko taldeak irabazi du Legazpiko futbol-7 txapelketa
Gaur arratsaldean Legazpiko futbol-7 txapelketako finala jokatu dute Bikuña zelaian. Attiko taldeak 6 eta 1 irabazi dio Futbol Comedy taldeari. Futbol festa goizean hasi dute. Mercenarios taldeak 3 eta 1 irabazi dio Loratzen taldeari eta honenbestez hirugarren postua lortu du. Ondoren, 450 bat lagun Azokara joan dira bazkaltzera. Bazkalostean, 17:30ean, final handia jokatu dute. Sekulako giroa egon da. Dantzariek aurreskua dantzatu diete jokalariei eta ondoren partida hasi da. Attiko taldeak erraz irabazi dio Futbol Comedyri. Aipatzekoa da talde honetan Kepa Urtzelai alkateak eta Igor Eguren zinegotziak jokatzen dutela.