Ordizia errugbi taldearen garagardo azoka
Ostegunean Ordizia errugbi taldearen garagardo azoka ireki zuten Beti Alai pilotalekuan. Gaur gauerdirarte egongo da zabalik eta bihar eguerditik gauerdira. 30 garagardo daude dastagai. Garagardo pitxarrak 4 euro balio du eta bi lagunentzako menuak 25 euro (bi saltxitxa, ukondo bat, bi garagardo, bi postre eta bi kafe). Lortutako diru guztia errugbi taldearen beharrak asetzeko erabiliko dute. Frontoian, bazkide egiteko aukera ere badago.