San Pedro jaiak ospatzen ari dira Mutiloan
Mutiloarrak San Pedro jaiak ospatzen ari dira. Gaur poteoa, gazte bazkaria eta haurrentzako jolasak egon dira. 21:00etan herri afaria hasi da. 23:30ean txerri harrapaketa egingo dute eta gauerditik aurrera Salda Badago eta Guri Bost taldeek joko dute. Dantzan hasi aurretik, argazki lehiaketako sariak banatuko dituzte.
Bihar San Pedro eguna ospatuko dute. Goizean txistulariek joko dute, 11:00etan bola lehiaketa hasiko da, 11:00etan meza egongo da, ondoren Goruntz taldekoek dantza egingo dute eta Elustondo anaia-arrebek trikitixa joko dute, 18:30ean herri kirol erakustaldia hasiko da eta ondoren erromeria egongo da trikitilariekin.