Ion Izagirrek Espainiako txapelketa irabazi du
Movistar taldeko Ion Izagirre ormaiztegiarrak Espainiako txapelketa irabazi du gaur Ponferradan (Gaztela eta Leon). Ostiraleko erlojupekoan, berriz, bigarren postua erdietsi zuen Izagirrek. Orduan, Alejandro Valverde taldekidea izan zen irabazlea, gaurkoan, aldiz, elkarrekin iritsi dira helmugara, baina murtziarrak ez du sprinta lehiatu, eta Izagirrek lortu du lehen postua. Hirugarren Euskadi taldeko Carlos Barbero helmugaratu da hamar segundora.
Txirrindulari ormaiztegiarrak duela gutxi hildako hiru lagun izan ditu gogoan, Rufino Murgia euskalteleko masajista, Victor Cabedo Euskalteleko txirrindularia, eta Urtzi Gurrutxaga, Tolosa futbol taldeko jolakari ormaiztegiarra; eurei eskaini die garaipena.
Hurrengo erronkari larunbatean ekingo dio Izagirrek, ormaiztegiar gaztea Frantziako Tourrean izango baita.