28 tren egingo ditu CAFek Euskotrenentzat

28 tren horietatik dozena bat Bilboko Metroko hirugarren linearako izango dira. Orain ari dira eraikitzen Bilboko Matiko auzoa eta Etxebarri lotuko dituen ibilbidea. 2016 bukaeran martxan jartzea espero da.
CAFek 2015etik 2020ra bitartean entregatu beharko dizkio ibilgailuak Euskotreni.