Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldun, Maider Gaztañaga
Atzo jokatu zen Atletiko San Sebastianen Nazioarteko Triatloia Donostian, XXIX. Onditz Oroituaz proba ere badena. Aurreko edizioetan bezala, distantzia olinpikoak izan ditu probak (1,5km-40km-10km). Euskal Herriko zirkuiturako zazpigarren proba puntuagarria da; Euskadiko eta Gipuzkoako txapelak ere jokatu dira bertan.
Hala, emakumezkoetan Maider Gaztañaga (Tolosaldeko TT) triatleta izan da Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldun. Proba 2:17:05 denboran amaitu zuen ordiziarrak. Sailkapen nagusian, hirugarren.
Jake Birtwhistle (Australia) izan zen garaile gizonezkoetan 1:55:28 denbora eginda; eta Sarah-Anne Brault (Canada) emakumezkoetan 2:15:07 denborarekin.