Ordizian egingo da etzi Gipuzkoako Batzar Nagusien osoko bilkura
Urtero, uztarilaren 2an, nahitaez biltzen dira Gipuzkoako Batzar Nagusiak osoko bilkuran. XIX. mendean finkatu zen ohitura bati jarraituz, urtero leku ezberdin batean egiten dute gainera. Egun horretan Batzar Nagusiak dagokion udalerrian biltzen dira, XIX. mendean finkatutako hurrenkerari jarraituz.
Segura, Azpeitia, Zarautz, Irun, Ordizia, Zumarraga, Azkoitia, Oñati, Zumaia, Hondarribia, Bergara, Mutriku, Tolosa, Oiartzun, Arrasate, Donostia, Hernani, Elgoibar, Deba, Errenteria, Getaria, Eibar eta Zestoa dira herriak.
Aurten beraz, 23 urteren ondoren Ordizia izango da berriro ere ospakizunen lekukoa hartuko duena; 1991. urtean bildu ziren bertan azkenekoz.
Asteazken honetan, beraz, Ordiziako udaletxeko batzar aretoa izango da Batzar Nagusien osoko bilkura hartuko duena.