AHTaren tuneleko luiziak eragindakoa irailera bitartean konponduko dute
Abiadura Handiko Trenaren lanetan, Zumarraga azpitik doan tunelean jazotako luiziak sortutako eragozpenak konpontzeko lanak irailera arte luzatuko dira. Lan horien muina maiatzaren 28an tunelean gertatutako luiziak sortutako zaborra ateratzea da, baita tunelari errefortzuak jartzea ere. Zumarraga azpitik doan tunela Gipuzkoan zehar AHTaren lanetan egingo duten tunelik luzeena da.
Abiadura Handiko Trenaren lanetan, Zumarraga azpitik doan tunelean jazotako luiziak sortutako eragozpenak konpontzeko lanak irailera arte luzatuko dira. Lan horien muina maiatzaren 28an tunelean gertatutako luiziak sortutako zaborra ateratzea da, baita tunelari errefortzuak jartzea ere.
Zumarraga azpitik doan tunela Gipuzkoan zehar AHTaren lanetan egingo duten tunelik luzeena da. Trena Ezkio-Itsason sartuko da lur azpian eta Antzuolako lurretan aterako da 5.350 metro harago.
The post AHTaren tuneleko luiziak eragindakoa irailera bitartean konponduko dute appeared first on Otamotz.