Beasaingo gaztetxeko hamargarren urteurrena ari dira ospatzen
Beasaingo Gaztetxeak hamar urte betetzen ditu aurten, eta urteurren biribilaren ospakizunak aspaldi hasi bazituzten ere, gaurtik igandea egingo dituzte ospakizun nagusiak. Gaur goizean graffitilarien topaketaren aurkezpena egin dute, eta une honetan bazkari begetarianoa jaten ari dira gaztetxeko jantokian. Arratsaldean plantila tailerra egingo dute eta 19:30ean buru beroki tailerra egingo dute.
Hemen ondorengo egunetako egitaraua:
BIHAR
11:00. Serigrafia tailerra.
14:30. Jantoki bejetarianoa.
17:30. Su-itzalgailuek beste era batetara erabiltzen ikasteko tailerra.
19:30. Kaleko artearen inguruko mahai ingurua.
23:00. Gilkitxaro taldearen 8 begi, 4 dimentsioko komedia antzezlana.
ETZI
11:00. Garagardo tailerra. Egun osoan zehar garagardo egileen topaketa eta garagardoa dastatzeko aukera ere izango dira.
14:30. Jantoki begetarioanoa.
18:30. #efectanvies hitzaldia, auzo baten erreboltaz.
Afaltzeko. Pintxopoteoa.
23:30. Kontzertuak: M.K.T., Debon, Hilkar eta Hondartzako hondakinak.
Ondoren. DJak.
IGANDEAN:
D.I.Y. musika topaketa.