Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak jakinarazi duenez Urretxu eta Antzuola lotuko dituen autobidea 2015ean irekiko dute, eta Deskargan ez dute bidesaririk ezarriko. Ugartek bidesaririk ez jartzeko konpromisoa agertu du. Autobidean lanean ari dira eta irekiera 2015eko apirilean izango dela aurreikusi du bozeramaileak.
http://youtu.be/vCkO0zLHlfo Urrian abiarazi zuten memoria historikoaren ikerketaren emaitza aurkeztu dute Zumarragan. Emaitza hori Gerra Zibila eta Frankismoa Zumarragan liburuan zehaztu da. Liburua Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik bultzatutako bekak emandako uzta da. Egileak Maialen Aranguren, Ana Peña eta Antonio Prada historialari zumarragarrak dira.
Gazte asanbladak gaztetxea berreraikitzeko asmoa du. Bihar, 19:00etan, bilera egingo dute gaztetxeko obrei eta funtzionamendu aldaketari buruz hitz egiteko. Helburua gaztetxea gazteen gustuko lekua egitea da. The post Gaztetxearen etorkizunari buruz hi...
Udalak eta talde eragileak Irimoko eremura bisita gidatua antolatu dute gaur arratsalderako. 50 bat bizilagunek parte hartu dute. Sarralde enpresako pabilioi nagusia ikusi dute eta, ondoren, Irimo enpresara eta Aparizio auzora joan dira. Sarraldeko sarrerako eta pabilioi nagusiko garbiketa lanak astelehenean hasiko direla eta erabilera urriko foroaren ondoren erabakiko dela jakinarazi dute. Lehen foroa gaurko ekitaldiarekin hasi da.
Berritasun ugarirekin datoz Geltokietako festak. Jai batzorde indartsua atzean dutenaren seinale dira berritasun horiek guztiak. Paella lehiaketa egingo dute aurten lehenengoz auzoan bi elkarte berri osatu direla probestuz. Lau elkartek parte hartuko dute larunbatean egingo duten lehiaketan.
Urretxuko eta Zumarragako giza proba taldea bigarren sailkatu zen igandean Gipuzkoako txapelketako bigarren multzoko bigarren saioan. Berrobi nagusitu zen eta Debako taldea hirugarren sailkatu zen. Azken jardunaldia hilaren 19an jokatuko
The post Urretxuko eta Zumarragako giza proba taldea, bigarren appeared first on Otamotz.