Albuma osatu dutenei sariak banatuko dizkiete Beasain K. E.koek
Pasa den urteko abenduan Beasain K.E.k jokalarien album bat kaleratu zuen. 280 kromoz osatu behar zen albuma eta osorik amaitzea lortu dutenei opariak banatuko dizkiete bihar 19:00etan Joan Iturralde plazako parkean: baloiak, motxilak, lehen mailako talde baten elastikoak… Horrez gain, Beasain K.E. ko armarria duten jantziekin joaten direnen artean ere opariak zozkatuko dituzte.