Altzagako 31 laguneko taldeak Senda Viva parkean (Argedas, Nafarroa) egunpasa egin zuen, zapatuan. Haur, gazte eta guraso, 08:00etan irten ziren herritik autobusean, eta 22:00etan itzuli, «leher eginda baina ahaztuko ez dugun egun bikaina pasatuta». Gabonetan kantuz bildutako diruarekin egin dute txangoa. Goierritar ugarirekin topo egin zuten parke hartan.

Altzagarrak Senda Viva parkeko sarreran, larunbatean./Ibon Zarrabeitia