Liburu parkeak teilatupean
Liburuen parkeen aroa iritsi da baina eguraldiak trabak jarri ditu lehenengo egunotan. Urretxun ezin izan dute liburutegiko materiala Iparragirre plazara atera eta Zumarragan Zelai Arizti parkean ipini ordez kultur etxeko erakusketa aretoan ireki dute irakurtzeko gunea. Edonola ere, eguzkiak aukera ematen duenean liburutegiak parkera aterako dituzte. Haurrek margotzeko, ipuinak entzuteko eta irakurtzeko parada izango dute. Helduek prentsa irakurri ahal izango dute.
Liburuen parkeen aroa iritsi da baina eguraldiak trabak jarri ditu lehenengo egunotan. Urretxun ezin izan dute liburutegiko materiala Iparragirre plazara atera eta Zumarragan Zelai Arizti parkean ipini ordez kultur etxeko erakusketa aretoan ireki dute irakurtzeko gunea.
Edonola ere, eguzkiak aukera ematen duenean liburutegiak parkera aterako dituzte. Haurrek margotzeko, ipuinak entzuteko eta irakurtzeko parada izango dute. Helduek prentsa irakurri ahal izango dute. Parkeak zabalik egongo dira hilaren 24ra arte.
The post Liburu parkeak teilatupean appeared first on Otamotz.