Urretxuko Udalak kultur etxeko sarrera aldatu du herritar guztiak toki beretik sar daitezen. Izan ere, orain arte mugikortasun arazoak dituztenak atzeko atetik sartu behar ziren. Eraikinaren ezkerreko aldean sarrera bat egokitu dute eta hemendik aurrera herritar guztiak hortik sartuko dira. Helburua Urretxu irisgarriago eta justuago bat lortzea da.
http://youtu.be/HZhLq6qAQUQ Ordu batzuk besterik ez dira falta Ehunmilak eta G2H mendi lasterketak hasteko, eta korrikalariek dena prest dute; dortsalak, chip-ak eta gainontzeko materiala prestatzen ari dira. Atzo arratsaldean eta gaur goizean izan dute dortsalak hartzeko aukera Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak probetako partehartzaileek, Beasaingo Gernika pasealekuko frontoi estalian. Gaur arratsaldean, berriz, Goierriko 2 Handiak probakoek bakarrik jaso ahal izango dituzte, Ehunmiliak proba 18:00etan hasten delako. Goierriko 2 Handiak proba, berriz, 23:00etan hasiko da.
Gaur eta bihar Irimo Foroko ekitaldiak egongo dira. Gaur, 18:30ean eta 19:15ean, hitzaldiak egongo dira udaletxeko sarrerako aretoan. Biharko tailerrak, berriz, Santa Barbaran egingo dituzte. Helduek Ekoizpen pertsonaletarako teknologietara sarrera
The post Irimo Foroko tailerrak, Santa Barbaran appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/llMkjwRmJH0 Bidean dira dagoeneko. Agindutako orduan, 18:00etan puntuan, abiatu dira Ehunmiliak mendi lasterketako 295 parte-hartzaileak. Jendetza bildu da Beasaingo irteera puntuan, korrikalariei babesa eta animoak emateko. Txalapartarien, bertsolarien eta dantzarien saioaren ondoren, ohiko atzera kontuarekin hasi da proba. 168 kilometroko ibilbidea dute aurretik. Goierriko 2 Handiak (G2H) probako parte-hartzaileak, berriz, gaueko 23:00etan abiatuko dira, toki beretik.
Urretxuko Jai batzordeak bilera egin zuen asteartean. Herritarrek musika taldeak proposatu zituzten eta astearteko bileran lehen aukeraketa egin zuten. Urretxuarrek urretxubiziz.com atarian eta buzoietan gustuko taldeen aldeko bozka eman dezakete asteartea bitartean. Hauek dira aukeratutako taldeak: AFU, Banda Jachis, Belako, Fan&Go, Sukar, Dj Tirapu, Gose, Egan [...]
Gaur eguerdian lore sariketako sariak banatu dituzte. Baserrien atalean, hauek dira sarituak: Erratzu Goikoko Maria Jesus Arrieta, Irigoneko Ainhoa Zufiaurre, Deskarga Zaharreko Mariano Izagirre eta Maria Alustiza, Zumakortako Blanca Epelde, Landaburuko Lourdes Etxaniz eta Abendañoko Patxi Plazaola.
http://youtu.be/wPVEN0V4l3E Urretxuko Udalak Sarraldeko garbiketa lanak hasi ditu. Horrekin batera, erabilgarri dagoen eremua herriterrei ireki die. Urretxuarrek eremua ezagutzea eta bertako espazio bati lehenbailehen erabilera ematea da helburua. Lehen fase honetan, espazio honetako lurzorua garbitu, ingurumen txostena egin, leihoak konpondu, hondakinak sailkatu eta kudeatu eta lehen egokitze obrak egingo dituzte.