Mugimendu feministaren motorra
Urretxuko eta Zumarragako Koordinadora Feminista hainbat emakumeren grina, kezka nahiz egiteko gogoa batu eta leku komunetan elkartu izanaren emaitza da. Orgasmus eta Eraldatzen taldeen bilgunea da, eta emakume orok parte hartu dezake. Eztizen Agirresarobek koordinadoraren izaera laburbildu du: «Mugimendu feministaren motorra izan nahi du. Modu oso naturalean sortu zen joan den martxoaren 8ko ekintzak prestatzeko elkartu ginenean».
Urretxuko eta Zumarragako Koordinadora Feminista hainbat emakumeren grina, kezka nahiz egiteko gogoa batu eta leku komunetan elkartu izanaren emaitza da. Orgasmus eta Eraldatzen taldeen bilgunea da, eta emakume orok parte hartu dezake. Eztizen Agirresarobek koordinadoraren izaera laburbildu du: «Mugimendu feministaren motorra izan nahi du. Modu oso naturalean sortu zen joan den martxoaren 8ko ekintzak prestatzeko elkartu ginenean».
Aurreko astean Jabekuntza Eskolak ikasturtean zehar antolatu dituen tailerren eta ikastaroen balorazio bileran parte hartu dute Koordinadora Feministako kideek. Agirrerasobek tailerrekin jarraitzea erabaki dutela esan du, «hori da bilerak eman ahal zuen ondoriorik onena, hain gustura egon gara egin ditugun hiru tailerretan hiruei jarraipena emango diegula».
Orgasmus taldea
Rap tailerra egin dute Jabekuntza Eskolaren baitan, eta neska «gazte-gazteak» animatu direla nabarmendu du Agirresarobek; «horrek sekulako indarra eman digu», gehitu du.
Orgasmus taldea Urretxu-Zumarragako Gaztetxean eratu zuten. «Feminismoaren esparruan lanketa bat egin nahi genuen zenbait neska elkartu ginen; hainbeste asmo genuen taldeari orgasmus izena jarri geniola: webguneetako .org hizkiei asmo hitza gehituta egin genuen hitz jokoa».
Taldekideak formazio gose ziren eta Jabekuntza Eskolaren berri izan zuten Aurora Iturriotz Goierri garaiko berdintasun teknikariaren bitartez. Agirresaroberen hitzetan, «bilera batera joan ginen, Aurorak eskolari buruzko azalpenak eman zizkigun eta, bide batez, teoria feministaren leihoa ireki zigun. Gu maitemindu egin ginen; horren bila genbiltzan eta eskolaren espazioan gaztetxean baino erosoago sentitu ginen».
«Teoria feministarekin maitemindu, eta
Jabekuntza Eskolan erosogo sentitu ginen»
Eztizen Agirresarobe (Koordinadora Feminista)«Berdintasun faltsuan bizi gara: dibortziatu
ahal gara, soldata bat irabazi edo janzkera aukeratu»
Ainhoa Aguado (Koordinadora Feminista)
Eraldatzen elkarteko kideak eta Sua emakume immigranteen taldeko kideak ezagutu zituzten Jabekuntza Eskolan, eta poliki-poliki beraien artean loturak sortu ziren.
Tolosako Bilgune Feministan militatu zuen garai batean Agirresarobek eta borroka feministaren beharra ezinbestekotzat du. Feminismoaren bere ikuspegia zein den galdetuta irtenbide gisa ikusten du: «Zapalkuntza bat dago eta horri aurre egiteko irtenbide bat ematekotan, aterabide hori feminismoa da». Diferentziaren feminismoaren alde egiten du, «gizonezkoen modeloa kopiatu gabe emakumeoi lotutako balio horiei bidea egin nahi diegu: zaintza, sentimenduak adieraztea, gorputza…».
Emakumeen Etxea
Ainhoa Aguado Koordinadora Feministako kidea da baita ere, eta Agirresaroberekin bat dator: «Eguneroko bizitzan gertatzen den guztia agerian utzi behar da. Berdintasun faltsuan bizi gara: dibortziatu ahal gara, soldata bat irabazi ahal dugu, janzkera aukeratu ahal dugu… Baina, horiek denak egoera mozorrotzeko moduak dira, inkontzienteki jarrera asko eta asko egunero erreproduzitzen ditugulako ala emakumezkoek nola gizonezkoek».
Biek abortuaren legea jarri dute adibide. Aguadok dioenez, «urteak dira gaia mahai gainean dagoela eta oraindik ere eztabaida sortzen da, eta oraindik ere arrazoiak eman behar dira… Gizarteko parte-hartze eremu nagusiei begiratu bat eman, eta nortzuk eta zein jarreretan dauden ikustea besterik ez da behar. Gure ustez, lehenengo pausoa ikustea da».
Jabekuntza Eskolan parte izaten jarraitu nahi dute eta amesten jarrita nolako etorkizuna ikusten duten galdetuta biei leku baten izena datorkie burura: Emakumeen Etxea. Emakumeentzat espazio bat nahiko lukete Urretxun eta Zumarragan. Jabekuntza Eskolaren egoitza egun pisu bat da Zumarragako Euskadi plazan.
Koordinadora Feminista talde «freskoa, errebeldea, anitza eta emakume guztien topagune» izan nahi duela dio Agirresarobek. Aguadok talde «irekia» dela gehitu du, «emakume guztientzat irekia, oso malgua, ez dago araurik, kide izateko gogoa bakarrik behar da».
Ekainean sexu askapenaren aldarria egiteko mozorrotu, eta jende aurrean antzerki bat egin zutenean eskutik heldu zioten elkarri. Agirresaroberen hitzetan, «sentitu genuen segurtasun faltari borrokatzeko gogoa gailendu zitzaion, eta gure arteko loturak are gehiago estutu ziren».
The post Mugimendu feministaren motorra appeared first on Otamotz.