Astelehenean Legazpiko industrialdeko biribilguneko lanen hirugarren fasea hasko dute
Astelehenean, 08:00etan, Legazpiko industrialdeko biribilguneko lanen hirugarren fasea hasiko dute. Lanek hiru aste iraungo dute eta epe horretan espaloia itxita egongo da ekonomato zaharretik industrialdera joateko oinezkoentzako pasabideraino.
Lanaren Hiribideko semaforoetatik herrigunera joan nahi dutenek BMtik La Salle kalera jo behar dute eta zaharren egoitzako bidegurutzetik Santikutz kaletik behera jo. Herrigunetik semaforoetara joan nahi dutenak, industrialdetik joan behar dira. Lanek irauten duten bitartean ezingo da autobus geltokiaren eta industrialdearen artean dagoen aparkalekuan aparkatu. Zirkulazioan ere aldaketak egongo dira. Auzoetara joateko, Aizkorri eta Patrizio Etxeberria kaleetatik edo Kale Nagusia eta Serenako aldapatik joan behar da.













