
Beasaingo Bareak Merkatari Elkartekoek dendetako produktuak kalera atera dituzte asteburu honetan. 28 denda parte hartzen ari dira. Plaza azpian jarri dituzte postuak. Atzo 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara egon ziren. Gaur, 14:00ak arte egongo dira.