Ordiziarrak Santa Ana jaiak ospatzen ari dira
Hasi dira Ordiziako Santa Ana jaiak. Gaur eta bihar haurrak izango dira protagonistak. Gaur eguerdian Igor Eguren alkateak aginte makila pasa die Anthony Nazabal alkate txikiari eta Carmen Chindris alkatesa txikiari. Herria ondo zaintzeko eskatu die, astelehenean ez duela buruhausterik nahi. Nazabal eta Chindrisek urduri daudela aitortu dute eta herria ondo zainduko dutela agindu diote. Biek 13 urte dituzte. Nazabal Jakintza ikastolako ikaslea da eta Chindris Oiangurenekoa. Beraiek piztu dute suziria. Plaza jendez gainezka zegoen eta haur kuadrillek Ordiziarrak gara ereserkia abestu dute. Ondoren, txistulari, trikitilari, buruhandi eta erraldoiekin kalejira egin dute. Horra hor gaur eguerdiko argazkiak eta jaietako egitaraua.
JAI EGITARAUA ordizia_ona














