
Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi eta Gabiriako Alegi auzoan Madalena jaiak ospatzen ari dira. Gaur arratsaldean mus txapelketa jokatu dute. Pello Zalduak eta Julian Moratinosek irabazi dute. Bigarren Pedro eta Joxe Aranburu izan dira.
Gauean, trikitixak lagunduta, herri afaria egingo dute, 21:00etan. Asteartean, Madalena egunean, berriro ekingo diete festetako ekintzei. 12:00etan meza izango dute, eta amaieran, Ezkio-Itsasoko abesbatzak emanaldi laburra egingo du. Meza ostean, Gabiriko Goruntz dantza taldeak ikuskizuna egingo du. Jarraian, hamaiketakoa egingo dute. Festak amaitzeko, 17:00etan umeentzako puzgarriak jarriko dituzte auzoan.