Zegamarren eta segurarren arteko herri kirol desafioa
http://youtu.be/jPOq_EJhAgQ
Zegamako San Bartolome jaien barruan, "herrian ez daudenekin oroituz", Elkartasun Eguna egin zuten, joan den ostiralean. Herri kirol saioa, elkarretaratzea eta herri afaria egin zituzten. Ikusmin handiena sortu zuen ekitaldia, zegamarren eta segurarren arteko desafioa izan zen. Jende ugari bildu zen udaletxeko plazaren bueltan, herri kirol saioa ikusteko. Neskaz eta mutilez osatutako herri bakoitzeko taldeek, aizkoran, harri jasotzen, oskolak biltzen, trontzan, korrika eta txingatan jardun zuten, proba bakoitzeko lau itzuli eginez. Bukaeran zegamarrak izan ziren nagusi, 23:40ko denbora eginda; segurarrek 2:50 gehiago behar izan zuten.
Zegamako San Bartolome jaien barruan, “herrian ez daudenekin oroituz”, Elkartasun Eguna egin zuten, joan den ostiralean. Herri kirol saioa, elkarretaratzea eta herri afaria egin zituzten. Ikusmin handiena sortu zuen ekitaldia, zegamarren eta segurarren arteko desafioa izan zen. Jende ugari bildu zen udaletxeko plazaren bueltan, herri kirol saioa ikusteko. Neskaz eta mutilez osatutako herri bakoitzeko taldeek, aizkoran, harri jasotzen, oskolak biltzen, trontzan, korrika eta txingatan jardun zuten, proba bakoitzeko lau itzuli eginez. Bukaeran zegamarrak izan ziren nagusi, 23:40ko denbora eginda; segurarrek 2:50 gehiago behar izan zuten.
Joxe Mari Esnaola aizkolariaren erakustaldiarekin eta soka-tira saioarekin bukatu zen ikuskizuna. Herri kirol saioaren ondoren, hileroko azken ostiraletan egiten duten moduan, elkarretarazea egin zuten, “preso eta iheslarien eskubideen defentsan”. Segidan triki-poteoa eta afaria egin zituzten; 80 bat lagun bildu ziren plazan afaltzeko, trikitilarien doinuek lagunduta.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.