http://youtu.be/jPOq_EJhAgQ Zegamako San Bartolome jaien barruan, "herrian ez daudenekin oroituz", Elkartasun Eguna egin zuten, joan den ostiralean. Herri kirol saioa, elkarretaratzea eta herri afaria egin zituzten. Ikusmin handiena sortu zuen ekitaldia, zegamarren eta segurarren arteko desafioa izan zen. Jende ugari bildu zen udaletxeko plazaren bueltan, herri kirol saioa ikusteko. Neskaz eta mutilez osatutako herri bakoitzeko taldeek, aizkoran, harri jasotzen, oskolak biltzen, trontzan, korrika eta txingatan jardun zuten, proba bakoitzeko lau itzuli eginez. Bukaeran zegamarrak izan ziren nagusi, 23:40ko denbora eginda; segurarrek 2:50 gehiago behar izan zuten.
Gaur 16:00etan bilera egingo dute ArcelorMittaleko Zumarragako plantako langile batzordeko kideek eta multinazionalaren ordezkariek. Langileen ordezkariek esan dutenez bilerara “entzutera” doaz. Aurreko astean lantegia aldi baterako itxiko dutela jakinarazi zien zuzendaritzak, hala ere, jakinarazpen hori ukatu gabe multinazionaleko iturriek ez dute itxiera hitza erabili eta egoera txarra dela onartuta ere, lantegia ez ixteko ahaleginetan ari direla esan dute.