http://youtu.be/WXkx6qanlXw Urretxu eta Zumarragako udalek eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak Ttipi-Etapa egitasmoaren ikasturte berria aurkeztu dute. Proiektu honen helburua adineko jendeak kirola egitea eta hartu-emanak edukitzea da. Horretarako, ibilaldiak antolatzen dituzte.
Uggasak bertako enpresek Frantzian azpikontratazioak lortzeko dituzten aukerei buruzko jardunaldia antolatu du ostegunerako. Sortzen enpresa inkubategian izango da, 15:00etan. Gipuzkoako Bazkundeko Azpikontratazio arduradunak merkatu frantsesaren eskaerari buruz eta Frantziako Midest
The post Frantzian kontratuak lortzeko jardunaldia dago appeared first on Otamotz.
Santa Anastasia jaien balorazio bilera egingo dute gaur, 18:30ean, kultur etxean. Ekintza ezberdinak antolatzen dituzten taldeek ere parte hartuko dute. Ostiralean, berriz, txosna batzordekoek egingo dute balorazio bilera, 19:00etan, gaztetxean.
The post Festei buruzko balorazio bilerak egingo dituzte appeared first on Otamotz.
EH Bildu koalizioak, aurreko ostegunean egindako agerraldian, ArcelorMittaleko Zumarragako lantegiaren balizko itxieraren gaineko iritzia eman zuen, baita Goierri garaiko industria sarearen gaineko gogoeta egin ere. Gogoeta horren harira Goierri garaiko
The post EH Bilduk emandako langabetu datua zuzendu du appeared first on Otamotz.
Ataungo Espilla baserrian nekazaritza ekologikoan jarduteagatik ezagutuko dute goierritar gehienek Pili Eskisabel (Ataun, 1957). Nekazari izateaz gain, abenturazalea ere bada, ordea. Bi aldiz pentsatu gabe erabaki zuen martxoan Ordiziako Ahozko Kontakizunen lehiaketan parte hartzea, eta hirugarren postua lortu zuen aitak txikitan helarazi zizkion istorio kantatu batzuk taularatuta. Ahozkotasunaren munduak liluratuta utzi zuela dio Eskisabelek. Datorren ostiralean, Ataungo Herri Antzokian, jendaurrean kantatuko ditu berriro bertso haiek, Antzeztaun zikloaren baitan.
Mari Cruz Galatas musikari eta idazleak Ven a Zumarraga y verás poema liburua aurkeztu du gaur eguerdian Antioko interpretazio zentroan. Galatasek Zumarragarekin lotura estua du eta herri honi omenaldia eskaini nahi izan dio. Aurkezpen ekitaldian Vicente Zaragueta Donostiako Aquarium-eko zuzendariak parte hartu du.