Emaneurre Euskarari! Eguna antolatu dute larunbat honetarako Ordizian
Euskal Jaien baitan, egun osoko festa eguna antolatu du Emaneurre taldeak larunbat honetarako. Ia laugarren urtez kuadrilen arteko herri kirol txapelketa jokatuko da; horrez gain, beste hainbat ekintza ere izango dira.
“Ordizian euskal kultura eta euskara bultzatzea” du helburu Emaneurre taldeak. Hala, Euskal Jaien inguruan, irailaren 6a aukeratu dute egun osoko festa egiteko. Iaz herri kirol lehia arratsaldera pasa zuten; aurten, ordea, goizez izango da berriro ere. Plazatik kantura, emaneurre euskarari eguna goiburua jarri diote egunari.
Goizeko hamaiketan herri kirolekin emango diote, beraz, hasiera egunari. Oraingoz 13 talde apuntatu dira, baina ostiralera arte izango da aukera. Eguerdian, frontoi txikian egingo dute bazkaria eta ondorengo ekintzak. Herri kiroletako sari banaketaren ondoren, munduko koparako puntuagarria izango den harri-orri-ar txapelketa jokatuko dute. Iluntzerako gorde dute berriz euskal kantu poteoa. Antolatzaileek adierazitakoaren arabera kantu liburuxkak banatuko dituzte gerturatzen diren guztien parte hartu dezaten.
Gauean Udalak antolatua Gozategiren kontzertua izango da Plaza Nagusian.
EGITARAUA
- 11.00. Kuadrilen arteko herri kirolak Plaza Nagusian.
- 14:30. Herri bazkaria, frontoi txikian.
- 16:00. Herri kiroletako sari banaketa.
- 16:30. Harri-orri-ar txapelketa.
- 18:00. Euskal kantu poteoa