Gaueko hamarretan hasiko da Benito Lertxundiren kontzertua
Benito Lertxundiren kontzertuarekin emango diote hasiera aurten Euskal Jaietako egitarauari Ordizian. Majori kiroldegian izango da abeslariaren kontzertua 22:00etatik aurrera, hasiera batean 21:00etan izango zela iragarri zuten arren.
Fenix produkzio etxea dabil emanaldiaren antolatze lanetan, Udalaren babesarekin, eta Goierriko hainbat txokotan jarri dituzte sarrerak salgai. Ordizian Pottoka, Olano eta Kiko Enea tabernetan, eta Majori kiroldegian; Beasainen Basakana tabernan; Idiazabalen Izpar dendan; eta Zaldibian Joxepane tabernan. Sarrera aurrez erosten dutenentzat 18 euroan jarri dute; bertan 20 euro ordaindu beharko da.