Legazpiarrek Arantzazura erromesaldia egingo dute datorren astelehenean
Datorren astelehenean legazpiarrek Arantzazura erromesaldia egingo dute. Udalak autobus zerbitzua jarri du bertara joateko. Lehen autobusa 07:30ean irtengo da, Saturnino Telleria kaleko biribilgunetik, Udanatik Arantzazura oinez joan nahi dutenentzat. Hauei Ama Birjinaren iturrian salda eta txorizoa emango dizkiete. Bigarren autobusa 10:00etan irtengo da eta erromesak Arantzazuraino eramango ditu. Autobusa 17:30ean itzuliko da. Doan izango da eta legazpiarrek Herritarren Arreta Bulegoan eman behar dute izena. Bazkarirako txartelak ere bertan jarri dituzte salgai, 20 eurotan.