Ondare arkeologikoa, turismoa eta jakintza lotzeko
Goierriko ondare arkeologikoa gai turistiko ari da bihurtzen. Aralarren dagoen Ondarre haranean, adibidez, azken indusketa-kanpainetan agerrarazitako guneak ikusteko, txango gidatua antolatu zuen aurreko astean Gipuzkoako Parketxe Sareak. Eguraldia hits samarra izanagatik —asteazkenean zen—, 35 bisitari erakarri zituen ekimenak. Luis Mari Zaldua aditua izan zen gidari, eta hark erakutsi zizkien Ondarreko indusketak, baita lehenagotik ezagunak diren trikuharri, monolito, cromlech, saroi edo zistak ere. Baita historiaurreko gizakien bizilekuak ere.