Talde feminista sortzeko lehen bilera ostiralean da
Beasaingo neska talde batek herriko zein eskualdeko neska guztiak deitu ditu talde feminista berri baten sorreran parte hartzera. Jakinarazi dute talde irekia izango dela eta adin mugarik ez duela izango. Sorrera prozesua martxan jartzeko, asanblada bat antolatu dute: ostiralean 17:00etan Beasaingo Melmak gaztetxean.