
Ordiziako jaiak eta udako oporraldia zirela-eta uztailaren 16an etena eman ondoren, joan zen astean ekin zioten Ordiziako tabernariek berriro ere
pintxo poteari. Gaur izango da Alde Zaharreko eta inguruetako tabernetan
pintxo pote eguna. Abenduaren 17ra arte astero egingo da, datorren asteko Euskal Jaietako asteazkenean izan ezik.
Ekimenean parte hartzen duten ostalariek Heineken garagardoa edo Medrano Irazu upeltegiko La Choza ardo ondua, eta pintxoa eskainiko dute 1,5 euroan. Pintxo potea Ordiziako ostalariek, Ordizian elkarteak eta Ordiziako Udalak sustatutako ekimena da.
Biharko Goierriko Hitzan ostalariek
pintxo poteari buruz dituzten aldeko nahiz kontrako iritziak jasoko ditugu.