Frantziako Pirinio garaietan ibilaldia antolatu du Ostadarrek
Irailaren 13an Ostadar taldeko kideak eta ibilaldian parte hartzeko izena ematen duten mendizaleak Frantziako Pays Toy eskualdera abiatuko dira. Mendizaleek Pirinio garaietan barrena bi eguneko mendi irteeta egingo dute. Goizeko bostetan aterako dira Zumarragako Elizkaletik, eta Bareges-etik hurbil dagoen Pont de la Gaubie inguruan emango diote ibilbideari hasiera.
Irailaren 13an Ostadar taldeko kideak eta ibilaldian parte hartzeko izena ematen duten mendizaleak Frantziako Pays Toy eskualdera abiatuko dira. Mendizaleek Pirinio garaietan barrena bi eguneko mendi irteeta egingo dute.
Goizeko bostetan aterako dira Zumarragako Elizkaletik, eta Bareges-etik hurbil dagoen Pont de la Gaubie inguruan emango diote ibilbideari hasiera. Lehenengo joko duten gailurra Madamete (2.657 metro) da, izen bereko aintzira eta lepoa igaroko dituzte tontorrera bidean. Tracens-eko isurialdetik egingo dute jaitsiera; hainbat aintziraren albotik pasa, eta abiapuntuan amaituko dute zazpi ordu inguruko ibilbidea.
Gaua Bareges-eko aterpetxean egingo dute. Bigarren egunean, irailak 14, igandea, Midi de Bigorre (2.876 metro) mendia jarriko dute helburu. Ostadarreko kideek diotenez, «Piriniotako bistarik ederrenetakoak eskaintzen dituen gailurra da». Gailurretik beherako bidea eginda La Mongie eski estaziora iritsiko dira.
Irteeraren kostua 70 eurokoa da Ostadarreko kideentzat eta 75 eurokoa kide ez direnentzat. Izena emateko ondoko telefonoetara deitu daiteke: 659 48 68 78 (Luis) edo 620 92 22 46 (Javier). Izena emateko lehenbailehen deitzea eskatu dute Ostadarretik, aterpetxean mendizale kopurua aldez aurretik zehaztu behar dutelako derrigor.
The post Frantziako Pirinio garaietan ibilaldia antolatu du Ostadarrek appeared first on Otamotz.