
Ekainaren 8ko giza kateari jarraipena emateko asmoz, Gure Esku Dago herri ekimenak, ikasturteari hasiera emango dio batzarra deituz larunbaterako. Batzarra larunbat honetan egingo dute Igartza jauregian 11:00etatik 13:00etara.
Antolatzaileek azaldu dutenez, batzarraren helburu nagusia herritarren ideia eta proposamenak bilduz Gure Esku Dago gorpuztea izango da, honetarako ahalik eta herritar gehien elkartuz.
«Erabakitzeko eskubidea denoi dagokigunez gonbidatzen zaituztegu parte hartzera», azaldu dute.