Legazpiko eskubaloi klubak 150 jokalari baino gehiago edukiko ditu denboraldi honetan
Legazpiko La Salle eskubaloi taldeko jokalariek astelehenean egin zuten lehen entrenamendua. Deialdiak arrakasta itzela izan zuen, 150 gazte baino gehiago hurbildu baitziren kiroldegira. Arduradunek neska kopuruak gora egin duela nabarmendu dute. Dagoeneko lau mailetatik hirutan neska taldea dute eta helburua 50. urteurrenerako (2017) lauetan neska taldea edukitzea da. Zuzendaritzako kideek herritarrei partidetara joateko eta animatzeko gonbitea luzatu die.