Trigoikoek hainbat probetan parte hartu dute
Goierriko Trigoi Triatloi Taldeko kideek opor garaian ere ez dute atsedenik hartu. Imanol Etxeberriak, esaterako, Oroelgo Igoeran hirugarren postua lortu zuen beteranoen mailan, Alpe Dhuezeko Triatloian 40. gelditu zen sailkapen orokorrean eta hirugarren beteranoen mailan. Etor Mendia, berriz, 70. postuan gelditu zen Alpe Dhuezeko sailkapen orokorrean.