ELAk eta LABek Arcelorreko akordioaren balorazioa egin dute
Atzo Zumarragako ArcelorMittalen zuzendaritzaren eta langileen artean izenpetutako akordioaren harira, ELA sindikatuak eta LABek nork bere balorazioa egin du. Hitzarmenari sinadura jarri zioten CCOOk, UGTk eta ELAk; LABek ez zuen
The post ELAk eta LABek Arcelorreko akordioaren balorazioa egin dute appeared first on Otamotz.
Atzo Zumarragako ArcelorMittalen zuzendaritzaren eta langileen artean izenpetutako akordioaren harira, ELA sindikatuak eta LABek nork bere balorazioa egin du. Hitzarmenari sinadura jarri zioten CCOOk, UGTk eta ELAk; LABek ez zuen akordioarekin bat egin.
ELAtik diotenez, “bosgarren txanda ezartzearen alde egin dugu eta enpresak lantegiko produkzioa hazteko konpromisoa hartu du”. ELAk Zumarragako lantegian bestelako eraldaketak egitea eskatu dio zuzendaritzari, hala nola, lan antolaketari dagozkionak. Edozein kasutan, ELAtik Zumarragako lantegiaren etorkizunaren gaineko kezka agertu dute eta “langileen lan baldintzen aldeko borrokan” jarraituko dutela gehitu dute, “aurrerantzean ELAk gertutik begiratuko du enpresak hartutako konpromisoak betetzen dituen ala ez”.
LABek, aldiz, ez du uste ArcelorMittalek inolako konpromisorik hartu duenik. Txanden igoeraren alde daudela diote, baita malgutasunez jokatzearen alde ere, baina “lantokiaren etorkizuna bermatuko duen akordio baten baitan”. LABeko kideentzat “harrigarria” da, “lan karga ezagatik aldi baterako itxi behar den lantokian egun batetik bestera 5. eta 6. txanda ezartzeko akordio bat sinatzea, zer eta lan kargari aurre egiteko. Zer aldatu da azken 24 orduetan?”. Akordio honek ArcelorMittalen bestelako asmoak agerian utzi dituela uste dute LABetik: “Arcelorrek nahi duena langileak beldurtzea eta eskubideak murriztea da, eta ez enpresak dauzkan arazoei aurre egitea”. LABen ustez, “ArcelorMittal langileen, Zumarragako herriaren, gizarte osoaren gainetik eta ordezkari politikoen gainetik pasatu da. Eusko Jaurlaritza ere azpian hartu du, eta honek bere diskurtsoarekin zuzendaritzaren interesak babestu ditu”. LABeko kideak gaur bilduko dira akordioaren aurrean hartu beharreko jarrera aztertzeko.
The post ELAk eta LABek Arcelorreko akordioaren balorazioa egin dute appeared first on Otamotz.