Ordizia kalea trafikoari itxita, astelehenean
Urdaneta kaleko lanak direla eta, astelehenean Ordizia kalea trafikoari itxita egongo dela jakinarazi du Ordiziako Udalak. Bidea 08:00etan moztuko da, eta iluntzera arte ez da irekiko. Hori dela eta, trafikoa Sanperio kaletik desbideratuko da, eta autobusak ez dira pasako herrigunetik. Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat egokitzeko lanak irail amaieran prest izatea espero du udalak.