http://youtu.be/eyvp9-TyKHY Rogelio Botanz abeslari legazpiarrak Alaitasuna errondailarekin kontzertua egingo du larunbat honetan, 20:00etan, Latxartegi aretoan. Kontzertu hau oso berezia izango da, Botanz Kanariar Uharteetan bizi baita eta gaztetan errondailako kidea izan baitzen. Emanaldia errondailak antolatu du, bere 50. urteurrena ospatzeko.
http://youtu.be/LF6OZ2E1r8o
Goierri kirol elkartearen mendi sailak Pirinioetara irteera antolatu du hilaren 27 eta 28rako. Autobusa 07:30ean irtengo da. Mendizaleak Echora eramango ditu eta hauek Gabas mendizerran ibiliko dira. Remilez, La Cuta, Punta de Gabas eta Puntal Alto de lo Foraton mendiak igoko dituzte. Ondoren, Lizarara jaitsiko dira. Bertan lo egin ondoren, igandean Bozo lepora joango dira. Llana del Bozo gailurrera igoko dira eta ondoren Candanchura jaitsiko dira.
Kike Amonarriz tolosarra Urretxun eta Zumarragan euskara bultzatzeko bideo bat grabatzen ari da egunotan. Euskarari lotutako eragileekin egona da eta gaur Urretxuko eta Zumarragako eskoletako haurrekin aritu da. Euskalgintza Foroak
The post Kike Amonarriz euskararen erabilera bultzatzeko bideo bat grabatzen ari da appeared first on Otamotz.
Igor Alustiza margolari urretxuarrak eta Andoni Salamero olerkigile zumarragarrak Pipitaki, papataki, panpinen munduan nork daki… erakusketa sortu dute non pintura eta poesia uztartzen diren. Margolan bakoitzari poema bat eskegi diote, edo olerkia mihisearen alboan jarri diote, edo kontakizun batekin lagundu diote margolanari. Alustizaren kolore biziko eta, itxuran naïf diren margolanei, Salameroren hitz jokoak, haikuak eta olerkiak gehitu dizkiete.