
Larunbatean Joxe Martin Etxeberria kaleko pintura lehiaketa egin zuten Legazpin. Epaimahaiaren saria Alacanteko Maria Teresa Durasek irabazi zuen eta herritarrek ematen dutena, berriz, Jokin Telleria beasaindarrak. Telleriak Mariren jaitsierako panpina egiten du urtero eta 1936ko gerran fusilatutako herritarren omenezko eskultura ere berak egin zuen.