Alberto Velasco legazpiarrak eskultura erakusketa irekiko du bihar
Alberto Velasco margolari eta eskultore legazpiarrak eskultura erakusketa irekiko du bihar, ostirala, Legazpiko kultur etxean. Velascoren lanak urriaren 10a arte egongo dira bertan. Kultur etxeko erakusketa aretoa astelehenetik ostiralera irekitzen dute, 17:30etik 20:30era. Velascok udaletxean lan egiten du eta kalean eta lantegietan aurkitzen dituen materialekin egiten ditu eskulturak.