Oiangun emango diote hasiera larunbat honetan Goierriko erromeri birari
http://youtu.be/xnEcIPUoJQk Dantzarako ohitura zaharrari bultzada emateaz gain, herrien eta herritarren arteko loturak sortzeko asmoarekin Goierriko erromeri bira antolatu dute. Dantzarako eta erromerietarako grinak batuta elkartu dira hainbat herritako bizilagunak; dantza taldeetako kideak nahiz norbanakoak. Lehenbiziko hitzordua larunbat honetan izango da Oiangun (Ordizia) 18:30ean; Xapre eta Furriela izango dira bidelagun.
riek tradizio handia izan dute Euskal Herrian, baina, urteak joan ahala indarra galdu dute. Badira oraindik indartsu mantentzen direnak, Aizterratzukoa (Aia) edo Zelatungoa (Zizurkil), kasu. Goierrin ere Urkian (Itsasondo) edo Kizkitzan (Ezkio-Itsason) gogotsu eusten dioten oraindik erromeri giroari. Horiek erreferentzia hartuta erromeriak berpizteko eta euskal kultura sustatzeko helburuz antolatu dute Goierriko erromeri bira.
“Gure herrietan ekintza ugari izaten ditugu, baina eskualdera begirako ezer gutxirako antolatu ohi da. Goierritartasunaren aldarria egin eta goierritarrei bailara ikuspegia zabaldu nahi diegu”, azaldu zuen Oier Perez urretxuarrak.
Irailetik uztailera, herriz herriz txandaka hilabetero erromeria bat izango da.
- Irailak 27: Oiangu (Ordizia)
- Urria: Zaldibia
- Azaroa: Arama
- Urtarrila: Gabiria
- Otsaila: Beasain
- Martxoa: Idiazabal
- Apirila: Urretxu
- Maiatza: Legorreta
- Ekaina: Ordizia eta Arriaran (Beasain)
- Uztaila: Lazkao













