'Ondoko hilobiko tipoa' antzezlana, larunbatean Legazpin
Aitziber Garmendia zaldibiarrak eta Iker Galartza amezketarrak Ondoko hilobiko tipoa antzezlana taularatuko dute larunbatean, 22:00etan, Legazpiko Latxartegi aretoan. Antzezlan hau bi pertsona oso ezberdinen arteko maitasun istorio umoretsua da. Sarrerek 10 euro balio dute aldez aurretik erosiz gero (bihar, kultur etxean) eta 12 larunbatean Latxartegin.